4.en Katearen 5.en bideoa: Javier Pradini
“Es fundamental tener un espíritu abierto y asumir parte de riesgo”
Javier Pradini
20 urte zituela, ikasketak uztea erabaki zuen, eta Errenterian zegoen etxe batera joan zen komunitatean bizitzera, han gizarte bazterketa egoeran zeuden pertsonak bizi ziren. Hasierak gogorrak izan ziren, bizirik irauteko zaborretik bildutako kartoia saltzen zuten, baina "beti inguruan zeuden pertsonen bizi baldintzak hobetzeko asmoarekin". Pixkanaka- pixkanaka proiektua duintzen eta zabaltzen joan da, gaur egun dena izan arte; baina 30 urte geroago, Javierrek ez du "babesgaberen mesedetan" lan egiteko motibazioa galdu.
Jarrera kontua
Post pertsonal bat.
Kasualitatez berriro ere, Openideiak-ren definizioarekin topo egin dugu. Eta honela dio: 'Gizarte berritzaileagoa lortzea helburua duen sare soziala da, arlo guztietan, jarrera pertsonalarekin hasiz'. 'Jarrera pertsonalarekin' da, nabarmendu nahi duguna. Zer den jarrera eta zer pertsonalari buruzko hausnarketa egiteko. Izan ere, berrikuntzan jarrera garrantzitsua da, batez ere berrikuntza irekian.










