Ideiak, ideiak, ideiak
Idea bat burutapen bat da, arazo baten irtenbidea… Baina, nola definitu ideia bat, zer direneta nola erabiltzen direnen gainean ideia ezberdinak baldin badaude? Platonek zihoen bezala, ideiak beti dira eta izan dira bakarrak, betierekoak eta materiagabeak; hala ere, ez zuen inoiz bere berrerabilpenaz hitz egin.
EN_LA_NEVERA-ri esker, ColaBoraBorak antolatutako jardunaldia eta HONDAKIN berrerabilpen sortzaileari buruzko jaialdian kokatuta, gure garunen neuronak lotzen dituzten soka ukiezinen bidez ezagutzak ekarrik ahal izan genituen. Izan ere, hainbeste dira bertatik ateratako sentsazioak zeren irudiak jendearen buruetan norabide eta esapiderik gabe ibiltzen diren.
Ideiak kudeatu edo ukiezinak birziklatu?
Lehengo zatian hiru aurkezpen bikainetaz gozatu genuen. Laurence Rassel, Fundació Antoni Tàpies-etik etorria; Fernándo J. Echevarrieta, ideas4all-etik; eta Ricardo Antón, ColaBoraBoratik, bere “prototipoak” aurkeztu zizkiguten. Ezinezkoa litzateke post honetan bertan esan zen guztia laburtzea (horretarako sekulako konklusioak argitaratuko baitituzte), baina zerbait egingo dugu…
F. J. Echevarrietak sormen paraleloari buruz eta ideian indexazioari buruz hitz egin zigun. “Ideiak bizi eta berez garatzen dira”, esan zuen. Ekintzailetza sustatu eta ezagutza partekatu behar dugu, hori da gakoa! Parte-hartzaileen artean, gazte batek eskua altzatu eta azaldu du nola ideia bati esker “Azoteas vivas” deituriko proiektu bat sortu duten. Ideia honek proposatzen duena zera da, eraikinen zabaltzei erabilpena ematea, hirietan probetxurik atertazen ez den gune bat izanda, baratze urbanoak jartzearekin gune bizidun bat sortzen. Zelako ideia ingurumenari laguntzeko!
L. Rasselen txostenatik esaldi hau azpimarratzen dugu: “Izate hutsak, organikoki eta automatikoki fitxategi multzo bat sortzen du”; eta batez ere nabarmendu nahi dugu heziketa taldeentzako fundazioaren prozedura guztiak publikoki partekatu ahal direla Informazio Birtualaren Gune baten bidez.
Eta zer esan R. Antón hitzaldiari buruz? Amaitu zuenenan, denbora behar genuen informazioa gainditzeko, baina hiru kontzeptu betiko gogoan geratu zitzaigun: erkidetasuna, i-kosistemak eta permakultura. Hori dela eta, azaldutako batek filosofia amasteista-ri buruzko zerbait esan zuen…
Gizakia ez bakarrik ideiekin elikatzen da, horrexegatik, berrerabilpenaren ildotik, Yandiola jatetxeak prestatutako bi pintxo birziklatu dastatu genituen: atzoko txitxirioen hondarrekin pate gozo bat aurkeztu ziguten, eta gainerako haragi-bolekin haragi gainerretua gazta kraskatuarekin harritu gintuen.
Goiz kartsua ondoren, ko-sormen tailer bat itxaroten gintuen: Zerbitzu Teknikoaren zereginetan sartu ginen, "hozkailuko" hainbat prototipo garatu genituen. Baina guk ez dugu sekreturik agerian jarriko, ColaBoraBora ezagutarazi arte itxaron beharko dugu.
Saioa amaitu ondoren, lanaldia esaldi batean azaltzea eskatu ziguten, niretzat, talde-lana eta bildutakoek diziplina anitzekotik zetozela izan zen liluratuta utzi ninduena.
Etxera gindoazenean, motibaziozko injekzioaren ostean, "Ideiei zuzendutako Oda" asmatu genuen:
Gure Ideiak, subkontzientean zaudetenak, ongietorriak izan aldameneko adimenari, etor bedi zuen goiargi, egin bedi zuen zirta burmuinean bezela gogoetan ere.
Emoiguzue gaur egun ontako anoa, bañan zuen jakituria beti partekatu. Ez gu monotoniara eraman, eta lagundu ezazue egunero berritzen.
( subscribe to comments on this post )





November 30th, 2011 - 20:06
Jajaja… Que miedo!! Pernan hablando de religión y ahora vosotras os currais una oración… ¿Se está creando un monstruo? Ya estamos recopilando todos los materiales para hacer el informe post de EN_LA_NEVERA. Por ahora os invitamos a ver el resumen en dibujos que hizo @pernan http://www.ideasydibujos.com/blog/2011/11/22/dibujando-en-la-nevera/
December 1st, 2011 - 15:57
Se nota, se siente, Amasté está presente!!!! Sois el creador de Ideakenstein!!!Jajaja… ¡Magníficos los dibujos de @pernan! Por cierto, ya tengo ganas de leer esos prototipos de nevera….